Japonia. Zuzendaritza: Takashi Miike. Ekoizpena: Takashi Hirano, Tetsuo Gensho, Misako Saka / OLM, Toho, Warner Bros. Japan. Gidoia: Itaru Era. Argazkia: Nobuyasu Kita. Musika: Koji Endo. Muntaketa: Kenji Yamashita. Aktoreak: Kento Yamazaki, Yusuke Iseya, Ryunosuke Kamiki, Nana Komatsu, Masaki Okada. Iraupena: 119 min
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: gaztelania
Ohore eta loria Takashi Miikeri, egile jori-joriari: Zebraman (2004), 13 Assassins (2010), Yakuza Apocalypse (2015) eta 200 gehiago. Berriro datorkigu Hirohiko Arakik sortutako manga bikaina, joan den mendean telesail bihurtzen hasia, zinemara egokituta. Filmari indarra, energia, gatazka, irudimena darizkio, oso look urbanoa eta yakuziarra du, eta akaso bat baino gehiago aho zabalik utziko du Warner etxeak ekoiztu duela jakitean, baina hori ez da eragozpide oso joko vintage bat izateko, zinema beltza, beldurrezko zinema eta gore tanta gozo batzuk nahastearen emaitza. Ezinbestean, Miikeren azken-aurrekoa galako saioan estreinatu zen Fantasian. A, mezu bat du: gure ekintzengatik gure gain hartu beharreko erantzukizunari buruzkoa.