Espainia. Zuzendaritza: Arturo de Bobadilla. Ekoizpena: Arturo de Bobadilla / Ozymandias. Gidoia: Arturo de Bobadilla. Argazkia: Alfonso Pazos. Musika: José Carlos Molina. Muntaketa: Paco Limón, Manuel Colomina. Aktoreak: Paul Naschy, Antonio Mayans, Toni Fuentes, Manuel Tallafé, Santiago Segura. Iraupena: 70 min
HIZKUNTZA: gaztelania
Hildakoen artetik. Hildakoen artetik berreskuratu du Arturo de Bobadillak, Ozymandias (Fuentes 6, Madril) liburu-dendako jabeak, bere Los resucitados, 1994ren inguruan filmatzeari ekingo ziona eta sonorizazioa eta bikoizketa (Segura, Sandra Alberti eta Lone Flemingekin) bukatu berri dituena. Omenaldi izugarria aberriko fantasiazko eta beldurrezko generoari, Molina, Zabalza, Amando de Ossorio, Klimovsky, Jess Franco, Tomás de Aznarrek eginari, eta Mario Bavari ohore egiten dion egintza; Gustavo Adolfo Bécquerren legendetatik zetorren eta dator inspirazioa, monje madarikatuez, enara ilunez eta koman dauden maiteez josietatik. Zuluetaren eta Aguirreren laguntzat du bere burua Arturok eta Antzoki Zaharrerako prestatzen ari da proiekzioa. Hildakoen artetik. Luciano eta Zoe Berriatúarekin. 1994an hasi zen dena. Zorabioa.