BUKAERA
AEB. Zuzendaritza: Michael Spierig, Peter Spierig. Ekoizpena: Mark Burg, Gregg Hoffman, Oren Koules / Serendipity Productions, Twisted Pictures. Gidoia: Josh Stolberg, Pete Goldfinger. Argazkia: Ben Nott. Musika: Charlie Clouser. Muntaketa: Kevin Greutert. Aktoreak: Matt Passmore, Callum Keith Rennie, Clé Bennett, Hannah Emily Anderson, Laura Vandervoort. Iraupena: 91 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
“Jokoa erraza da. Onenak daude. Errukirik nahi? Jarraitu jokoaren arauei”. Halaxe dio saga klasiko baten –¡Saw!– zortzigarren emanaldiaren trailerraren hasiera bikainari laguntzen dion off ahotsak. Irudiak pasatuko dituzte eta letreroek gogora ekarriko digute ezagutzen dugula bere izena, ezagutzen dugula bere ahotsa, eta hark ezagutzen ditu gure… bekatuak. Hala, mahai gainean daude kartak eta aldi honetan bi biki australiarrek zuzentzen dute (anaiatxoak berdintsuak direnean horrek dakarren arriskuarekin…) eta adierazi dute gore ugari dagoela barruan baina umore ukitu basatiarekin. AEBetan orain estreinatzen da, Halloween bezperan. A, bide batez, poliziak eta forenseek diotenez puzzlearen hiltzailea duela hamar urte hil zen. Hara, nork esango luke!