Urriaren 26tik Paoletta artista donostiarrak pintura bat sortuko du zuzenean. Beldurrezko Astearen inaugurazioko gaien ildotik, bere lanaren inspirazioa Theda Bara izango da: zinemaren historiako aurreneko vamptzat hartua eta hamarreko eta hogeiko urteetako zinemaren ikonoa. Bizi ezazu Paolettarekin eta Thedarekin batera artelan bat sortzeko prozesua.
Kutxa Kultur Plaza
urriak 26 – azaroak 5