Donostia Kultura
Donostiako Udala

"More Than Dis(Play). Art Toys-en unibertsorako bidai bat" erakusketa irekita Topic-en

2017.10.24

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko More Than Dis(Play). Art Toys-en unibertsorako bidai bat erakusketa irekita egongo da urriak 21etik martxoak 4ra Topic-en (Tolosa).

Bizitzan, une jakin batzuetan, baldintza berezi batzuk sartzen dira jokoan, unea abagune eta bitartekoa mezu bihurtzen dituztenak. More Than Dis(Play) erakusketak leku ikoniko batean du bere sorburua, Topic museoan alegia, Art Toy unibertsoari buruzko diskurtso kontzeptual berezkoarekin eta erakusketa modura adierazia, mezuarekin bat etorriz.

Zergatik aldi baterako erakusketa bat Art Toy-en inguruan Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa bezalako espazio batean? Txotxongiloen eta Art Toy-en arteko lotura ez da ausazkoa. Gizakiak betidanik izan ohi du bere kidekoekin elkar ekintzan aritzeko premia, bere ideiak eta bere kontakizunak adieraztekoa. Eta hortxe gurutzatzen dira txotxongiloaren historia eta Art Toy-arena, helmuga berera iristeko bide desberdinak aukeratu izan badituzte ere. Txotxongiloen kasuan, gizakia bera bezain zaharra den antzerki modura. Art Toy-en kasuan, berri, XX. mendeko laurogeita hamarreko urteen amaieran sortuak direla kontuan hartuta, Interneten eta sare sozialen, eta bestelako teknologia eta aplikazioen... unerik gorenean, mugimenduarekin jaio dira, bizitza propio batekin, istorio batekin, jadanik.

Informazio gehiago

Araña Araña