URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA
Francia. Zuzendaritza: Carl Bouteiller. Ekoizpena: Christophe Chaignaud / NSTY Productions. Gidoia: Carl Bouteiller. Argazkia: Guillaume Lomprez. Musika: Pascal Busolin, Louis Limpalaer. Muntaketa: Carl Bouteiller. Aktoreak: Richard Rider, Jonathan Burteaux, Françis Decker, Luis Villegas. Iraupena: 14 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Dennis Mitchell Vietnamgo beteranoa da, eta guztiaren gainetik bizirik iraun du. Gerra, heroina, kartzela, subprime hipoteken krisialdia, eta orain…zonbiak. Bada, hori ere goberna dezake. Horretarako, bideo bat egingo du krisialdi hauetan nola jokatu ez dakitenentzat, ikas dezaten zonbiak nola sarraskitu behar diren. Berdin du zonbi langabetuak edo zonbi bankariak, nahiz eta azken hauek hiltzen zailagoak izan. Bere auzoko zineman hezia beldurrezko filmak, zientzia fikziozkoak, kung-fu-zkoak eta eurowestern-ak ikusiz, eta akaso horregatik, Carl Bouteiller-ek bizirik irauteko eskuliburu hau zuzendu du, zonbiek suntsitutako mundu batean onik ateratzeko. Berak dioenez, antzeko gaia duen film luzea prestatzen ari da.