Donostia Kultura
Donostiako Udala

Bendito Machine IV (2012)

Itzuli

Bendito Machine IV
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2012(e)ko Urriak 28 / 17:00 7,30 €

URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA

ESPAINIAR FILM LABURREN SAIL OFIZIALA

Espainia. Zuzendaritza: Jossie Malis. Ekoizpena: Jossie Malis. Gidoia: Jossie Malis. Animazioa: Jossie Malis. Musika: Sxip Shirey. Muntaketa: Jossie Malis. Iraupena: 10 min

Ez sinesteko moduko heroi batek bidaia bati ekingo dio, lurrez, itsasoz eta airez, planetako atrakzio guztietan zehar. Gure lurra, ordea, parke petrokimiko erraldoia bihurtu da...eta zerbait gehiago ere bai. 2006an hasitako Bendito Machine animazio-proiektuaren laugarren emaitza, Zumbakamera estudioaren eskutik (Mallorcako kanpamendu basean Jossie Malis buru dabilela). Film labur sorta hauetan, gizakiek mundua makinez bete dute. Eta horien esku utzi dute guztia, badirudi makinarik gabe ez direla gauza aurrera egiteko. Aldi berean, ordea, menpetasun horrek arazoak sortuko dizkie beraien eguneroko bizitzan. Kontakizun dibertigarri eta samurra, Lur planetan bizi diren gizaki batzuei buruzkoa. Baina ez pentsa gugandik hain desberdinak direnik.

Araña Araña