Donostia Kultura
Donostiako Udala

COCKNEYS VS ZOMBIES (2012)

Itzuli

Cockneys Vs Zombies
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2012(e)ko Urriak 28 / 19:45 7,30 €

Erresuma Batua. Zuzendaritza: Matthias Hoene. Ekoizpena: James Harris, Mark Lane / The Tea Shop and Film Company. Gidoia: James Moran. Argazkia: Daniel Bronks. Musika: Jody Jenkins. Muntaketa: Neil Farrell, John Palmer. Aktoreak: Harry Treadaway, Rasmus Hardiker, Michelle Ryan, Ashley “Bashy” Thomas, Jack Doolan, Tony Gardner. Iraupena: 88 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Londreseko East Side auzoko jendea ez da atzo jaioa. Jack Tripa-ateratzailearen bizilagunek, Notting Hill-eko inauteria zaleek film pare bat daramate bere hiri maitatua defendatzen mortifagoak edo Voldemort bera baino indartsuagoak diren indarren erasotik. Zertaz ari gara? Agian, birus arraro horretaz, 1666ko hilobi batean lozorroan mendeak eman dituen horretaz, eta azkenean mundu guztia kutsatu eta zonbi bihurtuko duen horretaz? Ba jakina ezetz! Bankari nazkagarriez ari gara, auzoko geriatrikoa bota nahi duten horietaz. Horien kontra borrokatuko dira, hain zuzen, gure heroiak. Baina hara non bere pubeko lagunak haragi zaku bat bihurtu diren; hori bai, ibiltariak eta, tradizioa betez, biziki gosetuak. Filmak arrakasta ikaragarria lortu du, gidoia garagardoan bustita dagoelako, umorea ere baduelako (batzuetan sotila, eta bestetzuetan zakarra) eta hiru elkarrizketen artetik, bik Wikiquote-n sartzea merezi dutelako. Onena? Gore eta barre-algaren arteko oreka.

Araña Araña