Donostia Kultura
Donostiako Udala

THE WORLD'S END (2013)

Itzuli

The World’s End
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2013(e)ko Urriak 26 / 19:45 7,30 €

INAUGURAZIOA

Erresuma Batua. Zuzendaritza: Edgar Wright. Ekoizpena: Nira Park, Tim Bevan, Eric Fellner / Working Title, Big Talk Pictures. Gidoia: Simon Pegg, Edgar Wright. Argazkia: Bill Pope. Musika: Steven Price. Muntaketa: Paul Machliss. Aktoreak:  Simon Pegg, Nick Frost, Paddy Considine, Martin Freeman, Eddie Marsan, Rosamund Pike. Iraupena: 109 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Itzuli dira auzoko mutilak. Shaun of the Dead filmako (2004) gure lagunek, erasoari eta kontraerasoari ekin diote berriz ere hasieratik –Big Talk produkzio-etxeak Attack the Block (2011), Sightseers (2012) edo In Fear (2013) filmak proposatu zizkigunetik– hain gustuko izan genuen Arsenal eta Tottenhamen berezko umore british, cockney-arekin. Oraingoan, sekulako nahas-mahasean murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Hau da filmaren laburpena (edo ez): 5 lagun, 12 taberna, 60 garagardo eta… odol urdineko zenbait estralurtar (Titanlux gehiegitxo royal izateko, hori ere esan beharra dago). Gautarra, oso gautarra, Foster garagardoz bapo erabat, mamitsuki apokaliptikoa, Invasion of the Body Snatchers (1956), Village of the Damned (1960), The Day of the Triffids (1962) eta From Dusk Till Dawn (1996) filmetako zati ederrekin egina dago eta ez du beste inoren beharrik estilo eta nortasun propioz moldatzeko.

Araña Araña