Donostia Kultura
Donostiako Udala

WHAT WE DO IN THE SHADOWS (2014)

Itzuli

What We Do in the Shadows
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2014(e)ko Urriak 31 / 22:30 7,40 €

Zeelanda Berria. Zuzendaritza: Jemaine Clement, Taika Waititi. Ekoizpena: Taika Waititi, Chelsea Winstanley, Emanuel Michael / Shadow Pictures. Gidoia: Jemaine Clement, Taika Waititi. Argazkia: DJ Stipsen, Richard Bluck. Musika: PLAN 9. Muntaketa: Jonno Woodford-Robinson, Yana Gorskaya, Tom Eagles. Aktoreak: Taika Waititi, Jonathan Brugh, Jemaine Clement, Cori Gonzalez-Macuer, Stu Rutherford, Ben Fransham. Iraupena: 86 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Viagok 379 urte ditu. Vladislavek, 862. Deaconek, 183 besterik ez. Baina Petyr, Petyr da nagusi: 8.000 urte! Lauak pisu batean bizi dira Wellingtonen, Zeelanda Berrian. Lauak dokumental faltsu honen protagonistak dira eta etxe bateko eguneroko errutinak ekar ditzakeen arazoei buruz mintzo da, batez ere odol-xurgatzailea bazara eta azkarrenen, aberatsenen edo ondoen jantzitakoen artean ez bazaude (hau da, ez zara ez Louis ez Lestat). Gizagaixo batzuk besterik ez dira eta argi eta garbi erakusten dute zergatik beste izaki ikaragarri batzuk (zonbiak eta otsogizonak) gailentzen zaizkien pantailan eta ziberespazioan. Viagok eta Vladislavek zuzendutako filma Sundancen estreinatu zen. “Anemikoa” dela uste dute batzuk, baina gehiengoak barre egin zuen. 44.234 like dituzte facebooken eta Vlad Paldoztatzailearen erretratu batek presiditzen du.

Araña Araña