Donostia Kultura
Donostiako Udala

WHAT KEEPS YOU ALIVE (2018)

Itzuli

What Keeps You Alive
Zelai Arizti Kultur Etxea (Zumarraga)
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2018(e)ko Azaroak 3 / 20:00 5 €

Kanada. Zuzendaritza: Colin Minihan. Ekoizpena: Kurtis David Harder, Chris Ball, Ben Knechtel, Colin Minihan / Digital Interference. Gidoia: Colin Minihan. Argazkia: David Schuurman. Musika: Brittany Allen. Muntaketa: Colin Minihan. Aktoreak: Hannah Emily Anderson, Brittany Allen, Martha MacIsaac, Sarah Joey Klein, Charlotte Lindsay Marron, Charlotte Lindsay Marron. Iraupena: 99 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Edonorekin ezkontzen gara, ikertu gabe haren bikotekideak hiltzeko halako joera ezkutatzen ote duen. Eta basoan ospatzen ditugu ezteiak. Jakin gabe zer gertatu zitzaion gure ezkonberri maitagarriaren aurreko emazteari. Susmatu gabe, Kanadako pelikula honetan esaten den bezala, beti dagoela deabruren bat edozeinen barrenetan. Zeurean. Edo berarenean. Bueno, pelikula bat egin dugu behintzat. Colin Minihanek zuzendua, Sitges 2016an Midnight X-Treme saileko saria jaso zuenak bere It Stains the Sands Red-ekin. Brittany Allen ez da bakarrik film hau pultsuz eta odolez mantentzen duten bi aktoreetako bat. Ekoiztu ere egin du, baita soinu-banda konposatu ere. Beste protagonistak bere filmografiaren geneetan darama: Saw VIIIen (2017) eta "The Purge" (2018-) sailaren alderdi kontratugilea izan da.

Araña Araña