Gonbidapenarekin
Gonbidapenak: Super Amara / Victoria Eugenia Antzokia (leihatila) (urriak 20)
Erresuma Batua. Zuzendaritza: Nick Park. Ekoizpena: Carla Shelley, Richard Beek, Peter Lord, Nick Park, David Sproxton. Gidoia: Mark Burton, James Higginson. Argazkia: Dave Alex Riddett. Musika: Harry Gregson-Williams, Tom Howe. Muntaketa: Sim Evan-Jones. Iraupena: 90 min
HIZKUNTZA: euskara
Historiaurreko garaietan girotua, Dug heroi adoretsuaren istorioa kontatzen digu: leizeetako gizon bat da eta haran oparo batean bizi da bere lagun eta adiskide onenarekin ‒Cerdog‒ eta tribuko beste kide bitxi eta maitagarri batzuekin, Jefe buru dela. Dug anbizio handiko gizona denez, mamutak ehizatu nahi ditu, eta abentura bila dabil; Jefe, berriz, tribuarekin kontentatzen da, eta bizimodu atsegina eta lasaia darama untxiak harrapatzen. Hala eta guztiz ere, eten egingo da bat-batean haien bakea etsai batek harana inbaditzen duenean. Sekulan ere ez zuten halakorik ikusi: Lord Nooth hotsandikoa da bera, Brontze Aroko hiriko jauna, eta haren armada. Lord Nooth tirano diruzaleak brontzea aurkitu du tribuak hainbeste maite duen haranean, eta horrexegatik ekingo dio inbasioari mamut korazatuez hornitutako armada batekin. Egoera horren aurrean ihes egin beharrean izango dira harpetarrak, eremu babesgabeetan aterperen baten bila.