AEB. Zuzendaritza: James Whale. Ekoizpena: Carl Laemmle Jr. / Universal Pictures. Gidoia: William Hurlbut, John L. Balderston. Argazkia: John J. Mescall. Musika: Franz Waxman. Muntaketa: Ted Kent. Aktoreak: Boris Karloff, Colin Clive, Elsa Lanchester, Valerie Hobson, Ernest Thesiger. Iraupena: 73 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Jatorrizko filmak izandako arrakastaren ondoren, James Whalek sekuela bat zuzendu zuen Universal-erako. Mary Godwinekin hasten da, Villa Diodati-n, trumoiek erasotako gau batean, Shelley eta Byron poetei istorioaren jarraipena kontatzen dienean. Uste ez bezala, izakia ez da sutean hil, ihes egin baitzuen errotaren hondakinetatik. Pretorius doktoreak, behinola Henry Frankensteinen irakasle izandakoak, berarekin lan egiteko eskatzen dio munstroarentzako bikotekide bat sortzeko; hark, ordea, ezezkoa ematen dio. Hala eta guztiz ere, Pretoriusek aurrera jarraituko du proiektuarekin, Prometeo moderno bat izan nahi baitu eta emakume bat sortu, jatorrizko izakiak bere bakardadean lagun izango duena. Beldurrezko zinearen historiako pelikula handienetako bat, bere sotiltasunagatik eta tonu dibertigarri eta ironikoagatik gailentzen dena.