Erresuma Batua. Zuzendaritza: Ken Russell. Ekoizpena: Penny Corke / Virgin Vision. Gidoia: Stephen Volk. Argazkia: Mike Southon. Musika: Thomas Dolby. Muntaketa: Michael Bradsell. Aktoreak: Gabriel Byrne, Julian Sands, Natasha Richardson, Myriam Cyr, Timothy Spall. Iraupena: 87 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
1816ko uda hartan Villa Diodati-n, Genevako lakuaren ertzean, topo egin zuten egun batzuez Lord Byron, Percy Shelley, Mary Wollstonecraft Shelley, haren arreba-orde Claire eta John Polidori doktoreak. Gau haietatik sortuak dira Frankenstein edo Prometeo modernoa, Mary Shelleyrena, eta Banpiroa, Polidorirena. Istorio hau behin baino gehiagotan kontatu izan da, bai liburuetan –Bravoure, Emmanuel Carrèrerena–, bai pelikuletan –Remando al viento (1988), Gonzalo Suárezena–. 1986an Ken Russell zinegile britainiarrak istorioaren bere bertsioa munduari kontatzea erabaki zuen; neurriz gainekoa, ozta-ozta burua galtzeraino, pertsonala eta transferiezina beti.