AEB-Italia-Frantzia. Zuzendaritza: Paul Morrissey. Ekoizpena: Andrew Braunsberg / Compagnia Cinematografica Champion. / Universal Pictures. Gidoia: Paul Morrissey. Argazkia: Luigi Kuveiller. Musika: Claudio Gizzi. Muntaketa: Franca Silvi, Jed Johnson. Aktoreak: Joe Dallesandro, Monique van Vooren, Udo Kier, Arno Juerging, Dalila Di Lazzaro. Iraupena: 95 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Paul Morrisseyk zuzendua da Mary Shelleyren nobelaren (kredituetan aipatu ere egiten ez dutena) bertsio hau, erabat librea. Frankenstein baroia eta bere emaztea (eta arreba) euren gazteluan bizi dira haien bi seme-alaba kezkagarriekin batera. Baroiak supergizakien arraza bat sortzea du amets, ondo hautatutako gorpu-zatietatik abiatuta. Bere laborategian dihardu lanean gizon eta emakume perfektuak hezurmamitzeko, haiek ugaldu eta, hala, etorkizuneko arraza lortzeko. Pelikula arraroa eta madarikatua, iluna eta nahasia, Morriseyk Cinecittà-n filmatua Antonio Margheritiren lankidetzarekin (neurri handi edo txiki batean iturrien arabera) eta Udo Kier eta Joe Dallesandro protagonista dituena.