Donostia Kultura
Donostiako Udala

MARY SHELLEY (2017)

Itzuli

Mary Shelley
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2018(e)ko Urriak 30 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta
Euskaraz

AEB-Erresuma Batua-Luxenburgo. Zuzendaritza: Haifaa Al-Mansour. Ekoizpena: Alan Moloney, Ruth Coady, Amy Baer / Gidden Media, HanWay Films, Parallel Films, Head Gear Films, Juliette Films, Metrol Technology, Sobini Films. Gidoia: Emma Jensen. Argazkia: David Ungaro. Musika: Amelia Warner. Muntaketa: Alex Mackie. Aktoreak: Elle Fanning, Douglas Booth, Bel Powley, Tom Sturridge, Stephen Dillane. Iraupena: 120 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Munstroaren atzean den emakumearen istorioa dugu hau. Mary Wollstonecraft Godwin gaztearen istorioa, eta Percy B. Shelley poeta erromantikoarekin hark izandako harreman sutsu eta ekaiztsuarena. Haien arteko ezkongai-harremanak Maryren familiaren oniritzia jaso ez zuenez, ihes egitea erabaki zuen bikoteak. Europatik noraezean zebiltzala, Lord Byronen udako etxera iritsi ziren: Villa Diodati, Genevan, lakuaren ertzean, non gau batean, eta jolas moduan, bakoitzak beldurrezko istorio bat sortzeko desafioa egin zioten elkarri. Han sortu zen Frankenstein. Maryk hilabete batzuetan idatzi zuen istorioa; garaiko gizarteak, ordea, ez zituen begi onez ikusten emakume idazleak.

Araña Araña