Donostia Kultura
Donostiako Udala

VICTOR FRANKENSTEIN (2015)

Itzuli

Victor Frankenstein
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2018(e)ko Urriak 31 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta
Euskaraz

AEB. Zuzendaritza: Paul McGuigan. Ekoizpena: John Davis / Davis Entertainment, Twentieth Century Fox Film Corporation. Gidoia: Max Landis. Argazkia: Fabian Wagner. Musika: Craig Armstrong. Muntaketa: Charlie Phillips, Andrew Hulme. Aktoreak: Daniel Radcliffe, James McAvoy, Jessica Brown Findlay, Andrew Scott, Freddie Fox. Iraupena: 109 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Igorrek pailazo bezala lan egiten du Londresko zirku batean, eta egunero jasotzen ditu tratu txarrak bere lankideengandik. Gauetan bere kontura ari da medikuntza ikasten, bere zaletasunik handiena. Gau batean, trapezista batek istripu bat izan ondoren, zeharo aldatuko da bere bizitza Victor Frankenstein anbizio handiko doktore gaztea ezagutzean. Laguntzen arituko zaio bere esperimentu arriskutsuetan, gorpu bat berpiztearren. Eta bere kontzientziaren ahotsa ere izango da. Jatorrizko istorioaren XXI. mendeko moldaketa ‒oraingo honetan Igorren ikuspegitik‒ Paul McGuigan errealizadore eskoziarraren eskutik.

Araña Araña