AEB-Herbehereak-Txekiar Errepublika. Zuzendaritza: Richard Raaphorst. Ekoizpena: Nick Jongerius, Daniel Koefoed, Todd Brown, Greg Newman / MPI Media Group, Dark Sky Films, Pellicola, XYZ Films. Gidoia: Chris W. Mitchell, Miguel Tejada-Flores. Argazkia: Bart Beekman. Musika: Reyn Ouwehand. Muntaketa: Jasper Verhorevoort , Aaron Crozier. Aktoreak: Robert Gwilym, Hon Ping Tang, Alexander Mercury, Luke Newbery, Karel Roden. Iraupena: 84 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Bigarren Mundu Gerraren azken hatsetan, komando sobietar bat alemanen lurraldean barneratu da desagertutako tropa baten bila. Herri misteriotsu batera iristen direnean zientzialari nazi baten laborategia aurkituko dute, zeinak, Frankenstein doktorearen egunerokoari jarraituta, gorpu-zatiekin eta metalarekin, izaki izugarri (eta ia garaiezin) batzuk sortu dituen gerraren bilakaera aldarazteko. Sobietarrek indar guztiekin aurre egin behar izango diote mundua mehatxatzen ari den zomboten armada horri. Richard Raaphorst nederlandarrak zuzendutako lehenengo film luzea ‒bertako izakiak berak diseinatuak dira‒. Aurretik, arte sailean lan egin zuen Yuznaren eta Gordonen aurrenetako film batzuetan Fantastic Factory-rentzat.