Donostia Kultura
Donostiako Udala

OVERLORD (2018)

Itzuli

Overlord
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2018(e)ko Urriak 27 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta
Agortuta

INAUGURAZIOA

AEB. Zuzendaritza: Julius Avery. Ekoizpena: J. J. Abrams, Lindsey Weber / Bad Robot Productions, Paramount Pictures. Gidoia: Billy Ray, Mark L. Smith. Argazkia: Laurie Rose, Fabian Wagner. Musika: Jed Kurzel. Muntaketa: Matt Evans. Aktoreak: Wyatt Russell, Pilou Asbæk, John Magaro, Bokeem Woodbine, Iain De Caestecker. Iraupena: 110 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Festa odoltsu bat izango duen inaugurazioa. Ondo baino hobeto asmatu dute argitalpen ospetsu batean ‒Bloody Disgusting: “Gore jaialdi baten bila bazabiltza, nazien sarraskiekin, hemen duzu bat”. Beldurra, kaosa, eromena, maltzurkeria, haserrea, suntsipena. Bigarren Mundu Gerran. Hitlerrentzat lan egiten duten zientzialariek oso argi dute: “Mila urte iraungo dituen Reich batek mila urte borrokatuko diren soldaduak behar ditu”. Baina badaezpada ez nuke gehiegirik galdetuko, dagoeneko esana baitago J. J. Abramsen eta Bad Roboten produkzio honetan, Son of a Gun (2014) film australiarraren egileak zuzendutakoan: “Galdera batzuek ez dute erantzun onik izaten”. Filma azaroaren 9an estreinatuko da Estatu Batuetan. Hau da, Sitgesetik pasatu eta Donostian inauguratu eta gero.

Araña Araña