Donostia Kultura
Donostiako Udala

TRAUMA (2018)

Itzuli

Trauma
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2018(e)ko Urriak 27 / 00:30 7,50 € Sarreren salmenta

MANDY FILMAREKIN EMANALDIA

Txile. Zuzendaritza: Lucio A. Rojas. Ekoizpena: Rodrigo Fernández, Sebastián Ballek, Lucio A. Rojas, Vicente de la Cruz / Border Motion Cinema, Too Much Films, SBH Films, Chris Reiben Studios. Gidoia: Lucio A. Rojas. Argazkia: Sebastián Ballek. Musika: Ignacio Redard. Muntaketa: Cristian Toledo, Lucio A. Rojas. Aktoreak: Catalina Martín, Daniel Antivilo, Macarena Carrère, Ximena del Solar, Felipe Ríos. Iraupena: 106 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Mórbido de México-n proiektatua izan baino lehen, Pablo Guisak, zinemaldiko zuzendariak, argi eta garbi hitz egin zuen Lucio A. Rojas txiletarraren pelikula honetaz: “Urtero izaten dira obrak, hain muturrekoak eta hain aztoragarriak, haiek ez ikustea gomendatzen baitugun; haietako bat da hau. Saiatu zaitezte, baina tortura goren mailara eramana ikusteko prest bazaudete bakarrik; bihotz gogorrekoak dira eta dagoeneko zaildua dute urdaila”. Itsumustuan ez dirudi hainbesterako denik: lau neska txangozale eraso dituzte etxe batean, basoaren erdian, betiko moduan. Pelikula honek, ordea, atzera egiten du bere hasierako eszenan Txileko diktaduraren garaietara eta ikusten dena ikusita, haurrentzako film bat ematen du A Serbian Filmak (2010). Metrajearen gainerakoa basatia eta zikina da, eta heriotza kiratsa dario. Baina jasan daiteke.

Araña Araña