Donostia Kultura
Donostiako Udala

MUERE, MONSTRUO, MUERE (2018)

Itzuli

Muere, monstruo, muere
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2018(e)ko Urriak 30 / 17:00 7,50 € Sarreren salmenta

Argentina-Frantzia-Txile. Zuzendaritza: Alejandro Fadel. Ekoizpena: Agustina Llambi Campbell, Alejandro Fadel, Fernando Brom, Julie Gayet, Antoun Sehnaoui, Nadia Turincev, Jean Raymond Garcia, Benjamin Delaux, Édouard Lacoste, Dominga Sotomayor, Omar Zúñiga / La Unión de los Ríos, Rouge International, Uproduction, Cinestación, Frutacine. Gidoia: Alejandro Fadel. Argazkia: Julián Apezteguía, Manuel Rebella. Musika: Álex Nante. Muntaketa: Andrés P. Estrada. Aktoreak: Víctor Lopez, Esteban Bigliardi, Tania Casciani, Romina Iniesta, Sofía Palomino. Iraupena: 109 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Ospatu egin zuten pelikula Cannesen, eta Lynch eta Del Toro ditugun aldare berean ipini zuten egilea: Los salvajesen (2012) Alejandro Fadel. Askori, ordea, ahaztu egin zitzaien Escalante eta bere La región salvaje (2016) aipatzea, zeinarekin Muere, monstruo, muerek zerikusi handia duen, hainbesteko antza ez izan arren. Krakaz betetako pertsonaia goibelez josia; paisaia idor, sutsu, hautseztatu eta osasungaitz batean kokatua, ezin bitxiagoa, zinemako argazkilaritzaren bi magoek, Rebellak eta Apezteguíak, iluntasun izerdituan argiztatua. Ikusleak ez du duda izpirik izango, jakin, jakingo baitu hemen, eta beste inon ez, etxean bezala ibiliko litzatekeela buruak mozten aritzen den munstro lizuna. Aurreneko eszena, antologikoa.

Araña Araña