Donostia Kultura
Donostiako Udala

EL AÑO DE LA PLAGA (2018)

Itzuli

El año de la plaga
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2018(e)ko Urriak 30 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta

Espainia-Mexiko-Belgika. Zuzendaritza: C. Martín Ferrera. Ekoizpena: David Matamoros, Antonia Nava, Ángeles Hernández, Peter Rogiers, Samantha Guillén, Adrián Bazán / Zentropa Spain, Neo Art Producciones, Cinema 226, De Hofleveranciers. Gidoia: Marc Pastor, Miguel Ibáñez Monroy, Ángeles Hernández, David Matamoros. Argazkia: Miguel Prohens. Musika: Poncho Toledo. Muntaketa: Ana Charte Isa, Elena Ruiz. Aktoreak: Iván Massagué, Ana Serradilla, Miriam Giovanelli, Canco Rodríguez, Héctor Jiménez. Iraupena: 96 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Zulo (2005) suntsitzailearen eta Suspicious Minds (2010) trinkoaren egilearena, hona datorkigu Asteko pelikula bakarra nahita hasten dena spoiler handi batekin eta gero, tiraka, tiraka, tiraka doa goraka, zeren eta berriz ere estralurtar inbaditzaileek (edo antzeko zerbait) gorpu-lapurrek kolonizatuko baikaituzte. Hau da, trifidoen egun hura biziko dugu berriro eta arazoak izango ditugu berriro kanpoko espaziotik gainean erortzen zaizkigun haziekin. Oraingo honetan, antza, ez da leka kontu bat, landare oso polit eta kirasdun bati buruzkoa baizik: eukaliptoa. Kataluniako lore-denda guztietan saltzen da, RECeko (2007) Katalunia horretan, bai. Koprodukzio perkutagarri bat da, zenbaitetan sentimentala, hiru herrialde eroena ‒Espainia, Mexiko eta Belgika‒, eta barruan gutxi bazeuden, han da Brays Efe bera. Bai, bera.

Araña Araña