Donostia Kultura
Donostiako Udala

PIERCING (2018)

Itzuli

Piercing
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2018(e)ko Urriak 30 / 22:00 7,50 € Sarreren salmenta

AEB. Zuzendaritza: Nicolas Pesce. Ekoizpena: Jacob Wasserman, Josh Mond, Antonio Campos, Schuyler Weiss / Borderline, Paradise City, YL Pictures, Memento Films. Gidoia: Nicolas Pesce. Argazkia: Zachary Galler. Muntaketa: Sofía Subercaseaux. Aktoreak: Christopher Abbott, Mia Wasikowska, Laia Costa, Marin Ireland, Maria Dizzia. Iraupena: 81 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Nicolas Pesceren The Eyes of My Mother (2016) aurreko obrari buruz ‒Astean izan zena, jakina‒ Rolling Stonek idatzi zuen “denboraldiko beldurrezko film artistiko harrigarriena”. Beldurrari egiten dion bere bigarren eskaintza independente hau Sundancetik, Rotterdametik eta Sitgesetik ibili da eta bere sinopsi ofizialak dio gizon batek emazteari eta haien haurrari musu emanez agur esaten diela, lanera joateko prest antza; ordea, hotel batean gela bat hartzea, sexu-langileen zerbitzu batera deitzea eta prostituta bat hiltzea da bere plana. Sekulako maisutasunez landua, Mia Wasikowskak interpretatzen du. “Beste” Marukamiren ‒Haruki ez: Ryu‒ nobela ilun batean oinarritua. Eta Zachary Gallerrena da argazkia, She’s Lost Controleko (2015) argi-diseinuaren arduradun berarena.

Araña Araña