Japonia. Zuzendaritza: Eisuke Naito. Ekoizpena: Kimiaki Tasaka, Koji Harada / NIPPAN Production, L'espace Film, Nikkatsu, VAP, L'espace Vision. Gidoia: Miako Tadano. Argazkia: Hidetoshi Shinomiya. Musika: Hisashi Arita. Muntaketa: Masahiro Onaga. Aktoreak: Anna Yamada, Hiroya Shimizu, Rinka Otani, Rena Ohtsuka, Seina Nakata. Iraupena: 114 min
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Inuyashiki (2018) bezala, film latz, elurtu, odoltsu eta suak hartutako hau ere manga bat izan zen aurrena. Misu Misou izena zuen jatorriz eta Rensuke Oshikirik sinatu zuen. Japoniako beste hainbat pelikulatan bezala, ikasle mordo batekin egingo dugu topo berriz ere, euren burua soziopata hustzat hartzeko joera harrigarri batekin; gose-egarri dira, klaseko neska berria itzulerarik gabeko punturaino erasotzeko. Hemen kontua ez da neskari hildako bele bat pupitrean sartzea, bere etxeari su ematea baizik. Bitartean, odolaren eta haragi erre usainaren artean, hor ari da hazten soroan Nobilis pepatikoa (liverleaf): neguari beldurrik ez dion lorea. Bitartean, baliteke biktima borrero izaten ikastea. Filmak aurkezpen gailena izan zuen New Yorkeko Asiako Zinemaldian.