Donostia Kultura
Donostiako Udala

MONSTRUM (2018)

Itzuli

Monstrum
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2018(e)ko Urriak 31 / 22:00 7,50 € Sarreren salmenta

Hego Korea. Zuzendaritza: Huh Jong-ho. Ekoizpena: Chung Tae-won / Taewon Entertainment. Gidoia: Heo Dam, Huh Jong-ho. Argazkia: Kim Dong-young. Musika: Mowg. Muntaketa: Shin Min-kyung, Jang Lae-won. Aktoreak: Kim Myung-min, Kim In-kwon, Lee Hye-ri, Choi Woo-shik. Iraupena: 105 min

HIZKUNTZA: koreera / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Koreako zinema maite dugu. Ez dugu ahazten Train to Busan (2016) ezta The Host (2006) ere. Txalotu dezagun orain, merezi duen moduan, Huh Jong-ho-ren pelikula hau, bere herrialdean irailean estreinatu zenean Searching (2018) eta The Predator (2018) gainditzeko gauza izan zena sarreren salmentan. Barneratu gaitezen Joseon aldian: bost mende iraun zituen eta Konfuziorenak izan ziren aldi hartako bizi ideologia eta filosofia. “Erresuma ermitaua” deitzen zitzaion eta erresistentzia egin zien inbaditzaile mantxuei eta japoniarrei. Dinastiaren hastapenetan, XVI. mendean, izaki basati, anker eta erraldoi bat esnatu da. Monstrumek oinazea eta beldur-ikara zabalduko ditu, baina bere historia kontatzen digun pelikula garaile irten da Sitgesetik; erabilitako kamera azkar eta mugikorrarekin harrituta eta masen eszenak txalotu dituena. Adi-adi entzun Mowg-en soinu-banda.

Araña Araña