Donostia Kultura
Donostiako Udala

GHOSTLAND (2018)

Itzuli

Ghostland
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2018(e)ko Urriak 31 / 00:30 7,50 € Sarreren salmenta
Agortuta

NIGHTMARE CINEMA FILMAREKIN EMANALDIA

Kanada-Frantzia. Zuzendaritza: Pascal Laugier. Ekoizpena: Jean-Charles Lévy, Nicolas Manuel, Clément Miserez, Matthieu Warter, Ian Dimerman, Sami Tesfazghi, Scott Kennedy, Brendon Sawatzky / 5656 Films, Inferno Pictures, Mars Films, Logical Pictures, Kinology, Highwire Pictures. Gidoia: Pascal Laugier. Argazkia: Danny Nowak. Musika: Todd Bryanton. Muntaketa: Dev Singh. Aktoreak: Crystal Reed, Anastasia Phillips, Emilia Jones, Taylor Hickson, Mylène Farmer. Iraupena: 91 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Hemen ere baditugu erasotako ama bat eta bi alaba, urteetan zehar hauek, bikote hiltzaile (?) batek erasotakoak. Haietako batek izugarrizko antza handia du Iggy Popen siluetarekin. Hemen, izenburuan, He’s Out There (2018) filmaren aldean, edozein antzekotasuni ematen dio azkena, zeren eta Martyrseko (2008) frantsesak oso bestelako bide bat hartu baitu kontatu nahi duena guri kontatzeko; errealitatea/ametsa/amesgaiztoa tartean diren bidea, eta besteren artean bertan agertuko zaigu, zein eta, Lovecraft bera. Dotorezia eta sadismo puntu doi-doi batekin atondua, okerrenaz salatu izan dute, emakumeen aurkako krimen ikaragarriez atsegin hartzeaz. Badakizue, porno-gore-cult dela diote. Egia esan, benetako slasher bat da, esplikatu ezin dena onartzen duena, eta Annabelle, panpina maltzurra, pozik egongo litzakeen lekua.

Araña Araña