Donostia Kultura
Donostiako Udala

UNA GOTA DE SANGRE PARA MORIR AMANDO (1973)

Itzuli

Una gota de sangre para morir amando
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2018(e)ko Azaroak 2 / 16:00 7,50 € Sarreren salmenta

ABRAKADABRA FILMAREKIN EMANALDIA

Espainia-Frantzia. Zuzendaritza: Eloy de la Iglesia. Ekoizpena: José Frade / José Frade P. C., Intercontinental Productions. Gidoia: Eloy de la Iglesia, José Luis Garci, Antonio Fos, Antonio Artero, George Lebourg. Argazkia: Francisco Fraile. Musika: George Garvarentz. Muntaketa: José Luis Matesanz. Aktoreak: Sue Lyon, Chris Mitchum, Jean Sorel, Ramón Pons, Charly Bravo. Iraupena: 100 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Eloy de la Iglesiak 1973an zuzendu zuen pelikula hau, A Clockwork Orangek (1971) lortu zuen arrakastaren itzalean sortua. Izan ere, bere garaian "La mandarina mecánica" deitu zitzaion (zinegile gipuzkoarrak berak jarri omen zion izen hori). Sue Lyon –Lolita (1962), The Night of the Iguana (1964)– da distopia honetako nazioarteko antzezleen zerrendan buru. Etorkizuneko gizarte totalitario batean dago girotua, non krimen izugarriak gertatzen ari baitiren. Erizain bat eta delinkuente gazteen banda bateko burua dira Eloy de la Iglesiak La semana del asesino (1972) eta Nadie oyó gritar (1973) pelikulen ondoren filmatu zuen istorio honen protagonistak.

Argazkia: César Cruz

Araña Araña