BUKAERA
AEB. Zuzendaritza: Quinn Lasher. Ekoizpena: Adrienne Biddle / Screen Gems, Unbroken Pictures. Gidoia: Mike Scannell. Argazkia: Ed Wild. Musika: Nathan Whitehead. Muntaketa: Rick Shaine. Aktoreak: Yvonne Strahovski, Anna Pniowsky, Abigail Pniowsky, Ryan McDonald, Justin Bruening. Iraupena: 89 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Hiltzaile batekin egingo da itxiera, aurpegia bendaz lotuta eta eskuan aizkora bat duela. Hala, beldurraren kanon maltzurrek agindu bezala, hura ez da inoiz izango zuk gogotik egurra eman ondoren utzi berri duzun lekuan. Quinn Lasher da zuzendaria, baina sareetan galdera da ez ote den goitizen bat, beti ziurtatu izan baitzuen Dennis Iliadisek sinatuko zuela, The Last House on the Left (2009) sofistikatuaren egileak. Edozein izanda ere, pelikula hau, “Dexter” (2006-2013) filmeko Yvonne Strahovskik interpretatua, Glasgoweko Frightfest-etik pasatu da dagoeneko eta oso ondo daki nola sartu beldurra bi neskatilei eta haien amatxori, basoan, txabola batean aitatxoren zain daudenean. Nahi baduzue, amatasun arduratsuari gorazarre egiten dion filma da. Eta ohi bezala, oihanartean, mahai gainean norbaitek utzi dizkizun pasteltxoak ez jateko deia.