Austria. Zuzendaritza: Justin P. Lange. Zuzendarikide: Klemens Hufnagl. Ekoizpena: Danny Krausz, Kurt Stocker, Laura Perlmutter, Andrew Nicholas McCann Smith / DOR FILM. Gidoia: Justin P. Lange. Argazkia: Klemens Hufnagl. Muntaketa: Julia Drack. Aktoreak: Nadia Alexander, Toby Nichols, Karl Markovics, Sarah Murphy-Dyson, Daniel Beirne. Iraupena: 96 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Ohore handiz parte hartu zuen New Yorkeko Tribecan, okerreko kaleetako jendeak, De Nirok esaterako, babesten duten zinemaldi horretan. Columbian graduatutako batek zuzendua da; txikitan mutikoak bazekien gurasoek argia itzaltzen zutenean eta bere ateko gela ixten zutenean zerbait zegoela ilunpetan. Eta ez zuen zertan txarra edo kaltegarria izan. Mina bera ere hor da: ez-hildako neska bat, nerabe zonbi bat, oraindik ere gauza txarrak gertatu izan zitzaizkion etxean bizitzen. Walking dead horiek elikatzen diren gauza beraz elikatzen da baina sentimenduak ditu bere barnean. Egun batean mutil bat topatuko du, hura ere tratu txarrak jasotakoa. Bizirik. Eta itsua. Horrela hasten da filma, zonbiei buruzkoa badena/ez dena eta beldurrezkoa ez dena/badena. Eta behar adina ahalmen baduela jabetzen da, abusuaz, erasoaz, maitasunaz hitz egiteko.