Donostia Kultura
Donostiako Udala

BORDER / GRÄNS (2018)

Itzuli

Border
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2018(e)ko Azaroak 1 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta

Suedia-Danimarka. Zuzendaritza: Ali Abbasi. Ekoizpena: Nina Bisgaard, Piodor Gustafsson, Petra Jönsson / Meta Film, Black Spark Film & TV, Kärnfilm. Gidoia: Ali Abbasi, Isabella Eklöf. Argazkia: Nadim Carlsen. Musika: Christoffer Berg, Martin Dirkov. Muntaketa: Olivia Neergaard-Holm, Anders Skov. Aktoreak: Eva Melander, Eero Milonoff, Jörgen Thorsson, Ann Petrén, Sten Ljunggren. Iraupena: 108 min

HIZKUNTZA: suediera / AZPITITULUAK: gaztelania

Cannesek badaki fantastikoa izaten. Eta ahalmen handiko Un Certain Regard sailak ez du batere erreparorik erakusten fantasia saritzeko garaian. Onenetakoa denean. Hala gertatzen da Teheranen jaiotako zuzendari eskandinaviarraren pieza honekin ‒ Shelley (2016) agurgarriaren egilea‒. John Ajvide Lindqvisten obra batean oinarritua, zeina hainbeste maite dugun bere Let the Right One In nobelagatik, generoko (giza espezieenak barne esan nahi dut) edozein muga eta edozein konbentzio zeharkatzen du, eta nahastu egiten ditu naturaz gaindiko beldurra, Nordic noir, istorio erromantikoa eta askoz ere gauza gehiago. Emakume bat dago. Aduanako agentea. Sekulako usaimena du. Tipo handi bat dago. Bitxia. Usain arraroa du. Baina ezaguna, akaso… Be-re-ha-la hartu zuten denek “kultuzko pelikulatzat” Cannesen. Arrazoi osoz.

Araña Araña