Espainia. Zuzendaritza: Carmen Kobayashi, Quique Mañas, Jorge Montalbán. Iraupena: 5 min
HIZKUNTZA: gaztelania
Tokiotik Sevillara joango gara bidaian Carmenekin, bere nortasun berezia eta suspertu zaion grina ezagutu bitartean. Hala, identitate propio baten bilaketari eta eraikuntzari buruzko hausnarketa bat egingo dugu bere esperientzia pertsonalaren bitartez.
Japoniaren eta Espainiaren arteko harreman diplomatikoen 150. urteurrena ospatzeko, 2018an, Japoniako Enbaxadak Espainian, ICAArekin lankidetzan, Japón y España, 150 años Film Laburren I. Lehiaketa antolatu zuen. Partaideek agerian utzi behar zituzten bi herrialdeen arteko elkarreragin kulturalak edo bi herrialdeak lotzen dituen edozein gai, 5 minutu baino gutxiago iraungo zuen lan batean. Hauek osatu zuten epaimahaia: Pablo Berger, Yuko Harami, Esteban Crespo eta Javier Yáñez. Eta hauek dira hiru film labur irabazleak.