Donostia Kultura
Donostiako Udala

ONE CUT OF THE DEAD (2018)

Itzuli

One Cut of the Dead
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2018(e)ko Azaroak 1 / 22:00 7,50 € Sarreren salmenta

INUYASHIKI FILMAREKIN EMANALDIA

Japonia. Zuzendaritza: Shinichiro Ueda. Ekoizpena: Koji Ichihashi / Enbu Seminar. Gidoia: Shinichiro Ueda. Argazkia: Tsuyoshi Sone. Musika: Nobuhiro Suzuki, Kailu Nagai. Muntaketa: Shinichiro Ueda. Aktoreak: Takayuki Hamatsu, Mao, Harumi Shuhama, Kazuaki Nagaya, Manabu Hosoi. Iraupena: 96 min

HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: gaztelania

Txikia bezain handia. Barregarria. Azkarra. Zatarra. 37 minutu irauten dituen hartze bakar batekin hasten da; izugarria eta berealdikoa. Zinema zinemaren barruan, aldi berean telebistaren barruan den zinema, eta aldi berean hain erreala dena, errealak izan daitezkeen bezala zonbiak, gezurretako odola, kakalarria eta aizkorak. Ondo asmatu zuen idatzi zuenak (David Ehrlich Indiewirekoak) “gozatzeko moduko film hau autohausnarketa bat da eta zati berdinetan omendu eta makurrarazten du zonbien zinea”. Film ozar eta barregile honek B serieko pelikula baten grabazioa kontatzen digu, zonbien benetako apokalipsi batek etena. Edo ez ote da izango zombie reality show bat? Shinichiro Ueda da zuzendaria, bere zinearekin nazioartean 46 sari inguru irabazitakoa eta Lehen Hezkuntzan ordurako kamera batekin ibilitakoa.

Araña Araña