ONE CUT OF THE DEAD FILMAREKIN EMANALDIA
Japonia. Zuzendaritza: Shinsuke Sato. Ekoizpena: Yuji Usui, Kei Kajimoto, Morio Amagi. Gidoia: Hiroshi Hashimoto. Argazkia: Taro Kawazu. Aktoreak: Noritake Kinashi, Takeru Sato, Kanata Hongo, Fumi Nikaido, Ayaka Miyoshi. Iraupena: 127 min
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: gaztelania
Hainbestetan gertatu ohi den bezala, bazen manga bat, Gantzen egile loriatsuak, Hiroya Okuk, sortutako manga bat. Last Hero Inuyashiki zuen titulutzat eta gure artean Milky Wayk editatzen du. 2017ko urrian telesail bihurtutako manga bat, Mappa animazioko estudio ahalmendunak ekoiztua. Orain benetako ekintza pelikula hau da, gizagaixo bat protagonista duena, ezdeus bat, 58 urtekoa, bizitzan dena oker ateratzen zaiona. Bere gorputzetik hasita: minbizia diagnostikatu berri diote. Terminala. Hori gutxi balitz, estralurtarren nabe bat eroriko zaio gainera. A! Eta gainera kontua da bat-bateko argi baten ondoren Ichiro Inuyashiki cyborg bihurtu dela, hiltzeko makina bat… Gizagaixo horrek beregain hartu beharreko erantzukizuna izugarri handia da: guztiok salbatzea! Edo ez…