2018 Beldurrezko Asteak erakusketa bat eskaini dio Sandra Arteaga (Terrassa, Bartzelona, 1980) artista katalanaren lanari.
Kaixo, Sandra Arteaga dut izena. 1980ko abenduaren 20tik edo, existitzen naizela uste dut. Askotan erortzen, izakiak asmatzen eta haiekin panpinak egiten ematen dut nire denbora gehiena. Nahikoa.
Batzuentzat baliteke beldurrezko erakusfilm bat izatea, izaki beldurgarriekin, eta beste batuentzat fantasiazko erakusfilm bat, izaki maitagarriekin... Beti izaten da horrela. Hala ere, espero dut inorentzat ez izatea axolagabe utziko duen erakusfilm bat. Eskerrik asko zuen arretagatik.
Pandra (Leotardo Da Calorinchi-ren jardun bereziarekin)
Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
San Jeronimo
urriak 27 – azaroak 11
astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00
asteburuak eta jaiegunak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Komisarioa: Asier Mensuro
Superheroiak Ipar Amerikako superheroien komikira egindako hurbilketa bat da, David Ajaren lanaren bitartez: egile joria bera, Marvel Comics-en ibilbidea egina duena hainbat azal eta istoriotxo sortzen, Iron Fist, Hawkeye, Wolverine, Daredevil edo The Avengers bezalako pertsonaia famatuenak.
David Ajak bost Eisner sari ditu, Ipar Amerikan bederatzigarren arteak ematen duen saririk garrantzitsuena, azken hamarkada honetako superheroi abangoardistenen eta originalenen sortzaile gailenetakoen artean kokatzen duena.
Aja ez da industria bateko artisaua, benetako artista baizik, diharduen arloan teknika nabarmen menderatzen duelako baino, bere lanari ematen dion eta bakana izatera eramaten duen originaltasun plus horrengatik gailentzen baita. Baliteke kasurik nabariena Hawkeye sailaren hamaikagarren zenbakia izatea. Pizza Dog da bertan protagonista, superheroi protagonistaren maskota. Istorioa osorik dago kontatuta txakurraren ikuspegitik.
Lan bikain horrek eta beste batzuek eraman dute Karen Berger, DC Cómics-eko editore mitikoa, Vertigo zigilua sortu zuena, bere proiektu berrirako hautatzera; Berger’s Book zigilu editoriala, Dark Horse Comics-en. Erakusketa honetan, proiektu horretan parte hartzen duen The Seeds obrako pieza batzuk biltzen dira.
David Aja jatorrizkoak saltzen ez dituen artista denez gero, erakusketa honek aukera paregabea eskaintzen digu Espainiako egile ezagunenetako baten lana behatzeko, kontuan hartuta bera izan dela ondoen jakin duena bereganatzen beti hain zaila izan den Ipar Amerikako merkatua.
MAHAI-INGURUA
Dibujando para el comic book USA
Parte-hartzaileak: Aneke, Álvaro Martínez Bueno, Ángel Unzueta
Moderatzailea: Elizabeth Casillas
azaroak 20 / 19:00
Okendo K. E.
urriak 27 – abenduak 8
astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
azaroak 1 / abenduak 6-8: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Komisarioa: Jorge Madejón
Patri de Blas eta Álvaro Corcín dira musgo: Iruñeko ilustrazio eta diseinu estudio bat, asmotzat duena apalategiak liburu ilustratuez, ipuinez eta istorioez betetzea, non magia eta fantasia izango diren nagusi.
Erakusketako ilustrazioen bitartez hainbat mundu erakutsiko dizkigute: Pequeños detectives de monstruos, Los Buscaduendes eta Rising for the Throne, besteren artean, eta baita haien irudimenetik sortuak diren fantasiazko beste unibertso batzuetako hainbat ilustrazio ere.
Gazteenei fantasia hurbiltzea lortzen dute musgotik. Hala, lehen aipatutako Pequeños detectives de monstruos (Nosolorol argitaletxea), 3 urtetik gorako haurrentzako rol-joko bat da, non pistak bilatu behar dituzten arazoak sortzen dabilen munstroa non den jakiteko; modu ludiko batean beldurra gainditzen eta emozioak kudeatzen laguntzen duen jokoa. Edo Los Buscaduendes (Nosolorol), non parte-hartzaileek sorginen eta magoen bi erresumaren artean bizi diren haur batzuk antzezten dituzten, behar dutenei lagunduz eta izaki magikoen artean misterioak argituz.
Rising for the Throne (Txarli Factori) dado eta karta-joko bat da eta bertan jokalariak lehian dabiltza gainerako klanen aurretik tronuaren jabe egiteko. musgotik diseinatu eta ilustratu dute material grafiko guztia, zaldunak, gerrariak, piztiak eta dragoiak bezalako pertsonaiak irudikatzeko.
Ongi etorri musgoren fantasiazko mundura, goroldioa dagoen leku horietan ‒gazteluak, menhirrak eta baso xarmatuak‒ inguratu egingo baikaitu magiak, oraindik ere gure munduan gerta daitekeen zerbait alegia, fantasiazko izakiekin eta norbaitek taxutzeko zain dauden kondairekin. Hala, gu guztioi erakutsi nahi dizkigute musgotik haiek guztiak.
Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urriak 27 – azaroak 17
astelehenetik ostiralera: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
Komisarioa: Miguel Ruiz
Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldiaren eskutik, Donostia Kulturak Mazinger Z erakusketa aurkeztuko du.
Mazinger Z manga eta anime serie bat izan zen, Gō Nagai japoniar marrazkilari eta gidoilariak asmatua, eta garai hartako kultura popularreko zati bihurtu zen.
Erakusketa hau Mazinger Zren Lagunen Elkartearekin eta elkarteko bildumagile eta presidenteordearekin egin dugu, Miguel Ruizekin.
Gainera, Mi nombre es Koji proiektua ere gehitu zaio, David Múñozek zuzendua, YouTuben ikus daitekeen film labur eta fanzine bana egin dituena, hainbat ilustratzaileren laguntzaz. Marrazki horietako batzuk areto honetan ikus ditzakegu.
Judas Arrieta euskal artistak ilustrazioekin eta art toy eskultura batekin lagundu du. Bereak dira ere Mazinger-en unibertsoaren amorratua dela agerian uzten duten erakusketaren diseinua eta giroa.
PROIEKZIOA
Mazinger Z Infinity (2017). Junji Shimizu. Japonia
urriak 19 / 19:00
Aiete K. E.
Aiete pasealekua 63
urriak 5 – azaroak 4
asteartetik ostiralera: 16:30 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
igandeak: 10:00 – 14:00
astelehenak eta jaiegunak: itxita
2016. urtean berrehun urte bete ziren garai guztietako bilera literario famatuena egin zenetik. Villa Diodati-n, errautsez estalitako zeru baten pean, munstroen aurpegia betiko aldatuko zuen istorio bat idazten hasi zen Mary Shelley.
Mary Shelley: La muerte del monstruo sortzailearen eta bere izakiaren bizitzari eta heriotzari buruzko kontakizun bat da. Heriotzak eragindako liluramendu victoriarretik eta gorpuak berpiztu ahal izateko zientziaz baliatzeko aukerak piztu zuen gogo bizi eta ilun hartatik abiatuta, komikiak Mary Shelleyren psikologia konplexuari heltzen dio, zoritxarreko bizitza batek markatutakoari. Medikuek edozein gorpu lurpetik ateratzeko eskubidea zuten garai haietan, hildakoen familiek hilerrietan guardia egiten zuten garai haietan, Mary Shelleyk behartu egiten gaitu gure buruari galdetzera Frankensteinen izakiaren benetako identitateari buruz. Non hasten da sortzailearen adimena eta non amaitzen da munstroarena? Nork gainditzen du heriotza?
Julio César Iglesias historialaria eta gidoilaria da. Raquel Lagartos marrazkilaria eta ilustratzailea. Elkarrekin batera bi nobela grafiko argitaratu dituzte: Mary Shelley: La muerte del monstruo (Diábolo Ediciones Espainian, Edizioni Piemme Italian) eta La hierba del estío (Diábolo Ediciones), eta Frankenstein Resuturado (Ediciones Alrevés) lan kolektiboan parte hartu dute. Orain, beren hirugarren lana prestatzen ari dira.
HITZALDIA
Cómo entender Frankenstein: Los orígenes y la evolución de lo fantástico en la literatura inglesa moderna (Raúl Montero Gilete – UPV/EHU)
urriak 24 / 12:00
Carlos Santamaria Zentroa
UPV/EHU (Gipuzkoako Campusa)
Elhuyar plaza 2
urriak 17 – azaroak 15
astelehenetik ostiralera: 09:00 – 20:30
larunbatak: 09:00 – 14:00
jaiegunak: itxita
“Begietara so egiten diozu. Esan dizute gorputz-adarrak erauzten dituela esfortzurik gabe, baina ez zara bere beldur. Esan dizute itsu dauden agure gizagaixoak zelatatzen dituela. Ez zaizu iruditzen. Badakizu, entzun duzulako, ia ito zuela neskatila gajo bat ibaian. Baina ez, ez dirudi munstro bat. Berriro so egin diozu begietara. Itxita ditu. Bere barnera begira dago. Agian zuri ez zaizu munstro bat iruditzen, baina bera ongi jabetzen da bere izaeraz. Badaki zer egin duen. Badauka zerbait ospetsu egin duen pop estetikatik, baina askoz gehiago torturatik, enigmatik eta mundura ekartzen lagundu zuten poeta erromantikoen sentiberatasunetik. Lucia-ren Frankenstein ez da bilatzen ari zinen munstroa. Ez da barregarria, ez dizu ihes egiteko gogorik ematen, are gutxiago bera akabatzeko. Ulertzen duzun munstroa da. Maite duzun munstroa da. Itsas hondoan sortzen ariko litzatekeen enbatan murgilduta dirudi. Eta, hala ere, bere barnean bildurik dago bera. Zure iritzitik urrunduta. Ez du nahi zu berarengana hurbiltzerik. Zeure hobe beharrez da”.
(Iñaki Ortiz)
Kutxa Kultur Plaza
Tabakalera
urriak 24 – azaroak 25
astelehenetik ostegunera: 09:00 – 21:00
ostiralak: 09:00 – 22:00
larunbatak: 10:00 – 22:00
igandeak eta jai egunetak: 10:00 – 21:00
Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrianen bigarren partea da Ispiluan barrena, Lewis Carrollek lehenengoa baino sei urte geroago idatzia.
Kanpoan elurra ari duen bitartean, Alicia xake jokoan ari da bere katakume Kitirekin, eta pentsatzen dihardu nolakoa ote den mundua bere saloiko paretan zintzilik dagoen ispiluaren atzean. Harritu egingo da ispilua zeharkatu ahal izango duela ziurtatzean. Ezezagun zaion alde horretan beste xake jokaldi bat du zain. Oraingo honetan bere arauekin izango da jokoa: bertan, loreek hitz egiten dute, adarbakarrak borrokan dabiltza lehoiekin, denbora atzekoz aurrera doa…
Hala, dena da posible alderantzizko mundu horretan: Fernando Vicentek (Madrid, 1963) iruditan emandako mundua, Lewis Carrollen irudimenean bakarrik posible den hori edertasun handiz birsortuta.
80ko hamarkadaren hasieran hasi zen ilustrazio lanetan, Madriz aldizkariko ‒itxi egin zen‒ kolaboratzaile bezala. Urrezko Laus ilustrazio saria irabazi zuen 1990ean. Kolaboratzaile ohia da El País egunkariko Babelia kultur eranskinean, eta larunbatero erakusten du bertan bere lan literarioena, ilustratzaile gisa bere oraingo estiloa zehazteko balio izan diona. Lan honekin hiru Award of Excellence sari lortu ditu, Society for News Design elkarteak emanak. Nórdica-rako, besteren artean, Poems for the Skies, The Communist Manifesto eta A Study in Scarlet obrak ilustratu ditu.
FNAC
San Martin Zentro Komertziala
Urbieta 9
urriak 23 – azaroak 30
astelehenetik larunbatera: 10:00 – 21:30