Donostia Kultura
Donostiako Udala

Argitalpenak

2000 maniacos portada

2000maniacos

Hain erakargarri zaigun munstro handi hori, torlojuez eta txatalez egina, berpiztuta agertuko zaigu Donostian 2000maniacosen infernuetako laborategitik. Munstro berezia, koloretako 100 orrialdetakoa, gorpu zatiez egina: Frankyren kromoak, munduko pelikula eroenak, tebeo ausartenak, Mary Shelley lotsa galduta, made in Spain programa bikoitza, sukaldari zoroen monsterchef bikaina, infernuetako laborategiak, porno bertsioak, bideogida psikotronikoena, elkarrizketa esklusibo bat Frankensteinekin berarekin Hollywoodeko bere etxe dotorean... Eta askoz ere txatal gehiago! Zatoz huts egin gabe, galdu egingo zaizkizu bestela buruan dituzun torlojuak. On egin!

Araña Araña