Fanzineen Gerra legendarioaren hirugarren edizioa. Bertan, hainbat argitalpenek zenbaki bereziak ateratzen dituzte Beldurrezko Asteari eskainiak eta lehian aritzen dira Antzoki Zaharreko publikoaren babesa lortzeko. Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiko Autoedizio txokoarekin eta FNACekin elkarlanean.
Prestakuntza lantegia Alazne Zubizarretarekin
Ekaitz elektrikoa eta fanzine monstruosoak
Frankenstein munstroa eta bere neska-laguna bizitzara ekarri zituen ekaitz elektrikoa bezala, tximista Ubikeko Autoedizio txokoraino zabalduko da eta fanzine ikaragarrien sorkuntza prozesuan argiztatuko gaitu. Tamainak, paperak eta formatuak nahasiz, koadernaketa teknika berriak deskubrituko ditugu eta gure fanzineak burutzeko edukiontzi ezberdinenetan arituko gara. Autoedizioaren ohiko egiturak apurtzen dituzten hiru formatu proposatuko dira, betiere paperak eta grapak eskaintzen dituzten aukerez baliatuz.
Material ezberdinak habiatuta, paperak tolestu, fastener eta torlojuak bezalako gailuak erabili eta zabalgarriak egingo ditugu. Gure proposamenak moldatu eta gure hibridoa sortzeko parada ere izango dugu fanzine/objektu txikia, ondoren gure intereseko edukiekin beteko duguna, modu analogiko ala digitalean.
Zatoz energia jaso eta zure “izakia” sortzera.
Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia
urriak 24 / 18:00