Donostia Kultura
Donostiako Udala

Mary Shelley laborategia

mary laborategia-04 copiaAurten, no la ez, Mary Shelley-en irudi hilezkorrari omenaldia egin nahi diogu. Izan ere, denok dakigun bezala, bere Prometeo modernoaren argitalpenaren 200. urteurrena betetzen da, gure imaginarioaren, amets handienen eta amesgaizto txarrenen ezinbesteko parte den Munstro aparta.

Hori dela eta, aurten Mary Shelley-en irudia erreibindikatuko dugu. Eta diziplina anitzeko ikuspegitik egingo dugu gainera. Emakume iraultzaile eta borrokalari nekaezina izan baitzen Mary Shelley, etorkizuneko belaunaldieentzat eremu ezberdinetan inspirazio handia bilakatuz, ez idazle bezala soilik.

Urriak 27. Bolevard. 16:30-19:30

Zientzia Mary-ren arabera: Familientzako tailerrak

Jada mitikoa den gure gure makillaje tailerra ahaztu gabe, oraingo honetan Frankenstein-en inspiratuz, aurtengo jarduera parte-hartzaileak esperimentu zientifikoetan oinarrituko dira, mad doctor laborategi estiloarekin. Izan ere, Shelley-ek sormenean egin zuen ekarpen garrantzitsuenetarikoa, istorio bat kontatzeko zientziatik abiatzea izan zen. Eureka! Zientzia Museoarekin lankidetzan.

Mary, eragin handiko egilea: Live Painting kolaboratiboa

Aurten ere, Paoletta gure margolari gogokoenarekin kontatuko dugu. Eta urte honetan, lankidetza-lana izatea nahi dugu, collage-teknikan oinarrituta. Harekin Elizabeth Barret Browning, Christina Rossetti edo Edna St. Vincent bezalako funtsezko idazleak erreibindikatuko ditugu. Shelley-ek hasitako bideari jarraitu zioten egileak.

Eskuak zikintzera gonbidatuta zaudete!

Mary-ren borroka: fanzine kolaboratiboa

Frankestein Prometeoren mitoan oinarritu arren, gogoeta feminista artikulatzeko balio duen beste mito bat dago: Pigmalion mitoa. Zinemaren historian errepikatzen den arketipo eta klitxe femeninoa da. Horregatik, gure idazleek disekzio zehatza egingo diote mito honi, My Fair Lady, Pretty Woman edo V de Vendetta filmeetan aurkitzen dena besteak beste.

Aleak banatuko ditugu arratsalde guztian zehar!

Mary's Dream: Mikro-antzerkia

Mary Shelley-en bizitza eta lana errepasatuko dituen mikro-antzerkiko pieza originala. Istorioa, Mary bijilia sortzailearen ondoren lo egitera joaten denean hasten da hain zuzen ere. Ametsetan, Mary-k oso etorkizun urrunera bidaiatzen du, gure orainaldira zehazki. Orduan, ametsen irudimenezko indarra aprobetxatzea erabakitzen du.

Amaia Ruiz de Galarreta protagonista bezala eta Psycho-Clown-en amesgaizto-amaierarekin!

Urriak 31. Benta Berriko Super Amara. 17:00-20:00

Makillaje tailerra

Eta inaugurazioko makillaje-tailerrean parte hartu ezin dutenentzat, bigarren makillaje esperientzia egingo dugu, oraingo honetan Super Amaran. Halloween gaurako estiloarekin prestatu nahi bazara, Super Amaran itxaroten zaitugu.

Atera ezazu zure Frankenstein aldea!

i-super-amara-logotipo copiafortunake copiakutxa_logoh_eurekalogo grupo hal_vectorizado

Araña Araña