Donostia Kultura
Donostiako Udala

Zinemal

zinemalZinema Z-az Axel Casasek eta Ronquetek komentatua

Beren bideoklubeko zoko ilun eta hautseztatuetatik, Axel Casasek eta Ronquetek pelikula txarrenak eta dibertigarrienak erreskatatu dituzte guretzat. Herdoilduta dauden izenburuak, denborarekin kultuko klasiko bilakatuak eta, jakina, ez beren kalitateagatik. Txarraren muga gainditu duten zintak; izan ere, hain urruti joan dira ia onak direla dagoeneko.

Oraingo honetan Cy Warrior (Cyborg – Il guerriero d'acciaio, 1989) eskaintzen digute; Terminator merke antzeko bat italiar erara, zinemazale litxarreroenentzat gozagarri. Cyborg ekintza nonahi, fantasiazko teknologia nagusi eta, batez ere, barre ugari. Hori guztia Axel Casasek eta Ronquetek zuzenean emana.

Prest egon, jaun-andreok, hemen baita lehenengo Zinemal saioa.

La Cripta (Covent Garden)
urriak 24 / 19:45
4 € (edari batekin)

Araña Araña