Donostia Kultura
Donostiako Udala

Berriak

Berriak

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko programazio osoa aurkeztu da

Liverleaf

2018.10.18

Urriaren 27an hasi eta azaroaren 2an amaituko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Asteko programazio osoa aurkeztu da gaur goizean, urriak 18. Aurreko edizioetan bezala urteko film labur eta luze entzutetsuenak izango dira ikusgai eta horrez gain hainbat ekitaldi paralelo.

Jarraitu irakurtzen

"Mary Shelley: La muerte del monstruo" erakusketa irekita Carlos Santamaría Zentroan

Mary Shelley: La muerte del monstruo

2018.10.17

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko La muerte del monstruo (Raquel Lagartos & Julio César Iglesias) erakusketa irekita egongo da urriak 17tik azaroak 15era Carlos Santamaría Zentroan (UPV/EHU – Gipuzkoako Campusa).

Jarraitu irakurtzen

Beldurrezko Zinemaren Astean Gazte Epaimahaikide izango zara?

2018.10.16

Urriaren 16an zozketa egin genuen. Ikusi emaitza hemen.

Jarraitu irakurtzen

"Mazinger Z" erakusketa irekita Aiete Kultur Etxean

2018.10.05

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Mazinger Z erakusketa irekita egongo da urriak 5etik azaroak 4ra Aiete Kultur Etxean.

Jarraitu irakurtzen

Beldurrezko Asterako Gazteen Epaimahirako izen-emate epea zabalik dago

2018.09.24

18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (150) baino eskari gehiago izanez gero, aurreko urteetan horrela gertatu delarik, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 26ko emanaldira etorriko direla konfirmatu beharko dute; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Fanzineen Gerra

2018.09.20

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Asteak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiko Autoedizioaren txokoarekin eta FNACekin lankidetzan, berriro ekin dio Fanzineen Gerrari euskarri horien bitartez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Bang Bang saio berezia Beldurrezko Astearekin lankidetzan

2018.09.19

Urriaren 20an, larunbatean, 19:30ean, Antzoki Zaharrean, Bang Bang-en saio berri bat izango da Beldurrezko Astearekin lankidetzan.

Jarraitu irakurtzen

“Overlord” filmak inauguratuko du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astea urriaren 27an

Overlord

2018.09.13

Urriaren 27an, larunbata, inauguratuko da Antzoki Zaharrean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astea. Asteari hasiera emateko Overlord (2018) proiektatuko da, J. J. Abramsen azken ekoizpena, Julius Averyk zuzendua.

Jarraitu irakurtzen

Beldurrezko Asteko programazioaren aurrerapena

The House That Jack Built

2018.09.13

Jarraian urriaren 27a eta azaroaren 2a bitartean ospatuko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astean Sail Ofizialean lehiatuko diren zenbait film luzeren aurrerapena.

Jarraitu irakurtzen

Beldurrezko Asterako abonamenduen eta sarreren salmenta

2018.09.13

Abonamenduen salmenta - Antzoki Zaharra: urriak 19 (16:00 - 20:00)
Abonamenduen salmenta - Victoria Eugenia Antzokia: urriak 22 (16:00tik aurrera)
Sarreren salmenta (Antzoki Zaharra & Victoria Eugenia Antzokia): urriak 22 (16:00tik aurrera)

Jarraitu irakurtzen

Araña Araña