Donostia Kultura
Donostiako Udala

Berriak

Berriak

Sitges bisitatuko du Beldurrezko Asteak

Mil gritos en la noche

2018.09.13

Asteak eta Sitges – Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunyak elkarren artean izan ohi duten lankidetza harago doa aurten: Kataluniako zinemaldian jarriko da ikusgai Mil gritos en la noche. Actrius i actors del cinema de terror estatal dels 70 erakusketa, Pedro Usabiaga argazkilari donostiarrak komisariatua eta Beldurrezko Asteak ekoiztua joan den urteko edizioan (Okendo Kultur Etxean egon zen ikusgai). Hala, aurten, Sitgesen ikusi ahal izango da erakusketa urriaren 4tik 14ra, Centre Cultural Miramar-en.

Jarraitu irakurtzen

"Fantasmías & Antepasadolls – Sandra Arteaga" erakusketa Beldurrezko Astean

Sandra Arteaga

2018.07.02

2018 Beldurrezko Asteak erakusketa bat eskaini dio Sandra Arteaga (Terrassa, Bartzelona, 1980) artista katalanaren lanari. Hala, Donostiako Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa bisitatuko dute bere izakiek urriaren 27tik azaroaren 11ra.

Jarraitu irakurtzen

"Superheroiak – David Aja" erakusketa Beldurrezko Astean

The Seeds

2018.07.02

Superheroiak Ipar Amerikako superheroien komikira egindako hurbilketa bat da, David Ajaren lanaren bitartez: egile joria bera, Marvel Comics-en ibilbidea egina duena hainbat azal eta istoriotxo sortzen, Iron Fist, Hawkeye, Wolverine, Daredevil edo The Avengers bezalako pertsonaia famatuenak.

Jarraitu irakurtzen

"Mary Shelleyren ondarea" zikloa Beldurrezko Astean

Bride of Frankenstein

2018.07.02

2018an betetzen dira 200 urte Mary Wollstonecraft Shelleyren Frankenstein edo Prometeo modernoa nobela argitaratu zenetik, bi urte lehenago behin baino gehiagotan zinean eta literaturan birsortu izandako Villa Diodati etxeko gaueko elkarraldi famatuan zirriborratua. Hala, kartelarekin eta atzera begirako ziklo batekin egin nahi izan dio omenaldi Asteak beldurraren mito horri.

Jarraitu irakurtzen

Itziar Castro antzezlea da Frankensteinen neska-laguna Beldurrezko Astearen kartelean

2018.07.02

Itziar Castro da urriaren 27tik azaroaren 2ra arte izango den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 29. Zinemaren Astearen kartelaren protagonista.

Jarraitu irakurtzen

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astean izena emateko epea irekita dagoeneko

2018.06.10

Ekainaren 10ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 27 eta azaroaren 2a bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 15a izango da.

Jarraitu irakurtzen

"La valla"k irabazi du 2017ko Fanzineen Gerra

La valla

2017.11.03

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ospatu den Fanzineen Gerrako irabazlea izan da La valla.

Jarraitu irakurtzen

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astea: Palmaresa

Errementari

2017.11.03

Errementari (Espainia-Frantzia, 2017) film luze Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan Saw VIII (2017) pelikularen proiekzioarekin.

Jarraitu irakurtzen

"Ernest Sala – El guardián invisible" erakusketa irekita

El guardián invisible

2017.10.31

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Euskadi Fantastikoa XIII: Ernest Sala – El guardián invisible erakusketa irekita egongo da urriak 28tik azaroak 18ra Udal Liburutegian (Alderdi Eder).

Jarraitu irakurtzen

"Ink of Dracula – A Comic Tribute" erakusketa irekita

2017.10.29

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Ink of Dracula – A Comic Tribute erakusketa irekita egongo da urriak 28tik azaroak 12ra Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo).

Jarraitu irakurtzen

Araña Araña