Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Ernest Sala – El guardián invisible" erakusketa irekita

El guardián invisible

2017.10.31

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Euskadi Fantastikoa XIII: Ernest Sala – El guardián invisible erakusketa irekita egongo da urriak 28tik azaroak 18ra Udal Liburutegian (Alderdi Eder).

Ernest Salaren El guardián invisible eta Legado en los huesos nobela grafikoen inguruko erakusketa, Dolores Redondoren La Trilogía del Baztaneko aurreneko bi nobelen egokitzapen grafikoarena (hirugarren nobela grafikoa, Ofrenda a la tormenta, prestatzen ari da orain).

Nobela horiek istorio kriminal bat aurkezten dute, non, Amaia Salazar inspektorearen eskutik, fantasiazko eta beldurrezko osagaiez jositako Baztan batean murgiltzen baiten irakurlea. Mari, Lamia, Tarttalo edo Basajauna bera izango dira bertan agertzen diren pertsonaia mitologiko/fantastikoetako batzuk.

Erakusketa hau Salaren obren originalez osatuta dago eta bertan egileak pintzelaz tindatutako lan bikainak ikusteko aukera izango dugu. Gainera, egilearen beste obra batzuk ere ikusi ahal izango ditugu, fantasiazko eta beldurrezko gaiei heltzen dien bere lanaren beste fazeta batzuk ezagutzeko.

Ernest Sala Oloten (Girona) bizi izan zen 18 urte zituen arte, eta ondoren Bartzelonara joan zen JOSO eskolan Arte Grafikoak ikastera. Komikian eta ilustrazioan espezializatua, taldeko hainbat bildumetan –Barcelona TM (Norma Editorial), El vendedor de humo (NoBanda), Barcelona viste de negro (Norma Editorial), AK-47 (Norma Editorial)...– lan egin izan du, besteak beste Rakel Archer, Santi Navarro, Enrique S. Abulí eta Sergio Colomino gidoigileekin.

Istorioak marraztu izan ditu Álex Ogallaren gidoiekin Cthulhu (Diàbolo Edicions) beldurrezko aldizkarirako, eta gazte literaturako liburuak ilustratu izan ditu, Peliculibros 3D (Hidra editorial) saila, besteren artean. Freelance ilustratzaile gisa ere kolaboratu izan du Estudio Fénix-erako 2010 eta 2016 urte bitartean, eta enkarguak egin izan ditu Lévalo Studio-rako publizitatean. El guardián invisible (Planeta Cómic) obra komikira eraman du, bere aurreneko lana egile osatu gisa.

Araña Araña