Donostia Kultura
Donostiako Udala

“Overlord” filmak inauguratuko du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astea urriaren 27an

Overlord

2018.09.13

Urriaren 27an, larunbata, inauguratuko da Antzoki Zaharrean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astea. Asteari hasiera emateko Overlord (2018) proiektatuko da, J. J. Abramsen azken ekoizpena, Julius Averyk zuzendua.

D egunaren bezperan, Bigarren Mundu Gerran, soldadu talde estatubatuar bat, Normandian misioan, harrapatuta geratu da aurkarien lerroen atzean, haien hegazkinak lurra jo duenean. Beren jomuga lortzen dutenean konturatuko dira soldadu nazien kontra borrokatu ez ezik, izaki odolzale batzuk topatu dituztela, alemanek aurrera eramandako esperimentu sekretu batzuen emaitza direnak.

Overlord Julius Avery australiarrak (Son of a Gun, 2014) zuzendutako bigarren film luzea da, Billy Rayk –Captain Phillips (2013), Secret in Their Eyes (2015) (zuzendu ere egin zuena)– eta Mark L. Smithek –The Revenant (2015), Martyrs (2015)– idatzitako gidoi batean oinarrituta. Bertan, Wyatt Russell, Pilou Asbæk, John Magaro, Bokeem Woodbine eta Iain De Caestecker dira protagonistak.

Film hau oraingo Hollywoodeko gizon gailenetako baten azkenetako ekoizpen bat da: J. J. Abrams da bera, Star Wars, Star Trek, Mission: Impossible eta Cloverfield sagetako azken filmen eta, besteak beste, Lost (2004-2010) eta Westworld (2016-2018) sailen ekoizlea edota zuzendaria.

Paramount Pictures Spainek banatzen du filma eta udazkenean estreinatuko da.

Araña Araña