Donostia Kultura
Donostiako Udala

Sitges bisitatuko du Beldurrezko Asteak

Mil gritos en la noche

2018.09.13

Asteak eta Sitges – Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunyak elkarren artean izan ohi duten lankidetza harago doa aurten: Kataluniako zinemaldian jarriko da ikusgai Mil gritos en la noche. Actrius i actors del cinema de terror estatal dels 70 erakusketa, Pedro Usabiaga argazkilari donostiarrak komisariatua eta Beldurrezko Asteak ekoiztua joan den urteko edizioan (Okendo Kultur Etxean egon zen ikusgai). Hala, aurten, Sitgesen ikusi ahal izango da erakusketa urriaren 4tik 14ra, Centre Cultural Miramar-en.

Bestalde, eta Frankenstein edo Prometeo modernoa nobela argitaratu zeneko bigarren mendeurrenarekin bat etorriz, Asteak eta Sitgesek ziklo bat prestatu dute elkarrekin batera beldurraren ikono honen irudiari eta bere sortzaile Mary Shelleyri eskainia.

Araña Araña