Donostia Kultura
Donostiako Udala

2018ko Fanzineen Gerra

2018.09.20

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Asteak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiko Autoedizioaren txokoarekin eta FNACekin lankidetzan, berriro ekin dio Fanzineen Gerrari euskarri horien bitartez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.

Tinta eta paperezko gerra honetan Astea dela eta argitaratutako hainbat fanzine lehian arituko dira publikoaren babesa lortzeko datozen urriaren 27a eta azaroaren 2a bitartean. Izena emateko epea urriaren 19ra arte egongo da zabalik. Antolatzaileek hautatuko dituzten 10 taldek parte hartuko dute gehienez.

Oinarriak

Araña Araña