Donostia Kultura
Donostiako Udala

Beldurrezko Asterako Gazteen Epaimahirako izen-emate epea zabalik dago

2018.09.24

18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (150) baino eskari gehiago izanez gero, aurreko urteetan horrela gertatu delarik, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 26ko emanaldira etorriko direla konfirmatu beharko dute; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Bestalde, epaimahaiko kide guztiek ondorengoa jasoko dute egindako lan eta ekarpenarengatik: 29. Beldurrezko eta Fantasiazko Astean, Victoria Eugenia antzokian emango diren emanaldietara joan ahal izateko bi abonu, katalogo ofiziala eta 2000 maníacosfanzine berezia.

Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko aukeratzen diren gazteak (150 pertsona) Victoria Eugenia Antzokian elkartuko dira urriaren 26an, arratsaldeko lauretan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko; guztira, hiru orduko iraupena izango du saioak. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta, emaitzaren arabera erabakiko da zeinek irabaziko duen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29 Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria. Gainera, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.

Izena emateko: Gazteriako webgunean www.donostia.eus/gazteenepaimahaia izena emateko fitxa bete.

Araña Araña