Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Mazinger Z" erakusketa irekita Aiete Kultur Etxean

2018.10.05

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Mazinger Z erakusketa irekita egongo da urriak 5etik azaroak 4ra Aiete Kultur Etxean.

Fantasia eta Beldurrezko Zinemarean Astearen eskutik, Donostia KulturaMazinger Z erakusketa aurkeztuko du Aiete Kultur Etxean.

Mazinger Z manga eta anime serie bat izan zen, Gō Nagai japoniar marrazkilari eta gidoilariak asmatua, eta garai hartako kultura popularreko zati bihurtu zen.

Erakusketa hau Mazinger Zren Lagunen Elkartearekin eta elkarteko bildumagile eta presidenteordearekin egin da, Miguel Ruizekin.

Gainera, Koji dut izena proiektua gehitu zaio, David Muñozek zuzendua, youtuben ikus daitekeen film labur eta fanzine bana egin dituena, hainbat ilustratzaileren laguntzaz. Marrazki horietako batzuk Aieten daude ikusgai.

Judas Arrieta euskal artistak ilustrazioekin eta art toy eskultura batekin lagundu du. Bereak dira ere Mazingerren unibertsoaren amorratua dela agerian uzten duten erakusketaren diseinua eta giroa.

Araña Araña