Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Munstro Maite" erakusketa irekita Kutxa Kultur Plazan

Munstro Maite

2018.10.24

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Munstro Maite (Lucía Fermín) erakusketa irekita egongo da urriak 25etik azaroak 25era Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera – 4. solairua).

"Begietara so egiten diozu. Esan dizute gorputz-adarrak erauzten dituela esfortzurik gabe, baina ez zara bere beldur. Esan dizute itsu dauden agure gizagaixoak zelatatzen dituela. Ez zaizu iruditzen. Badakizu, entzun duzulako, ia ito zuela neskatila gajo bat ibaian. Baina ez, ez dirudi munstro bat. Berriro so egin diozu begietara. Itxita ditu. Bere barnera begira dago. Agian zuri ez zaizu munstro bat iruditzen, baina bera ongi jabetzen da bere izaeraz. Badaki zer egin duen. Badauka zerbait ospetsu egin duen pop estetikatik, baina askoz gehiago torturatik, enigmatik eta mundura ekartzen lagundu zuten poeta erromantikoen sentiberatasunetik. Lucia-ren Frankenstein ez da bilatzen ari zinen munstroa. Ez da barregarria, ez dizu ihes egiteko gogorik ematen, are gutxiago bera akabatzeko. Ulertzen duzun munstroa da. Maite duzun munstroa da. Itsas hondoan sortzen ariko litzatekeen enbatan murgilduta dirudi. Eta, hala ere, bere barnean bildurik dago bera. Zure iritzitik urrunduta. Ez du nahi zu berarengana hurbiltzerik. Zeure hobe beharrez da".

(Iñaki Ortiz)

Araña Araña