Donostia Kultura
Donostiako Udala

Kunsthal-eko ikasleek prestatu dute aurten Antzoki Zaharreko fatxadaren dekorazioa Beldurrezko Astean

2018.10.25

KUNSTHAL – Goi Mailako Diseinu Zentroko ikasleek prestatu dute aurten Antzoki Zaharreko fatxadaren dekorazioa Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako. Tomás Carrascal Gallardo irakasleak gainbegiratuta, Diseinu Grafikoko 2. mailako eta Barne Diseinuko 2. mailako ikasleek sortu dute urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean Antzoki Zaharra apainduko duen dekoratua.

Kanpoko instalazioa

Zinemaldiaren idiosinkrasiarekin erraz lotzeko moduko eszenario nagusi bat sortzea da asmoa; irakurketa ireki batekin, ordea, eta kontzeptualki Frankenstein izango da abiaburua, proiektuaren sorburuan dena, baina azken emaitzan nabarmentasuna emango ez zaiona.

Erabilitako hizkuntza nahiko errealista da formekin, baina ez gaitu bakarrik eta esklusiboki eramaten orain dela 200 urte Mary Shelleyk sortutako pertsonaiara. Astearen urte honetako identitateak inguratuko du muntaia, eta horrek badu bai zerikusi handiagoa "Frankenstein unibertsoarekin" (neska-laguna). Hortaz, elkar osagarri dira estilo kontzeptualean (sinbolikoagoa muntaia, deskriptiboagoak kartelak).

Kontzeptua eta errealizazioa

Bizitza/heriotza: bihotz bat Diseinuaren elementu nagusitzat, dikotomia hori sinbolizatzen, bizitza edo bere kontrakoa, heriotza (bere falta, gabezia, gelditzea...) ondoen irudikatzen duen organoetako bati lotzen zaiona. Zur trokelatu margotua, egitura gainean muntatua.

Inguruan zakuak ditu gehituta, kateetatik zintzilik, eta odola darien gorputz-adarrak eta artikulazioak irteten dira haietatik. Horrek halako kitsch eta trash ukitua ematen dio instalazioari, Jannis Kounellisen pieza batean inspiratuta egon arren: Titulurik gabea (1998), esekitako zaku sorta bat, artista greziarrak hainbestetan baliatutako "povera" baliabideekin.

Tutorea: Tomás Carrascal Gallardo

Taldea: Diseinu Grafikoko 2.a + Barne Diseinuko 2.a

Araña Araña