Donostia Kultura
Donostiako Udala

"Ispiluan barrena" erakusketa irekita

Ispiluan barrena

2018.10.24

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Ispiluan barrena – Fernando Vicenteren ilustrazioak erakusketa irekita egongo da urriak 23tik azaroak 30era FNAC-en.

Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrianen bigarren partea da Ispiluan barrena, Lewis Carrollek lehenengoa baino sei urte geroago idatzia. Kanpoan elurra ari duen bitartean, Alicia xake jokoan ari da bere katakume Kitirekin, eta pentsatzen dihardu nolakoa ote den mundua bere saloiko paretan zintzilik dagoen ispiluaren atzean. Harritu egingo da ispilua zeharkatu ahal izango duela ziurtatzean. Ezezagun zaion alde horretan beste xake jokaldi bat du zain. Oraingo honetan bere arauekin izango da jokoa: bertan, loreek hitz egiten dute, adarbakarrak borrokan dabiltza lehoiekin, denbora atzekoz aurrera doa...

Hala, dena da posible alderantzizko mundu horretan: Fernando Vicentek (Madrid, 1963) iruditan emandako mundua, Lewis Carrollen irudimenean bakarrik posible den hori edertasun handiz birsortuta. 80ko hamarkadaren hasieran hasi zen ilustrazio lanetan, Madriz aldizkariko ‒itxi egin zen‒ kolaboratzaile bezala. Urrezko Laus ilustrazio saria irabazi zuen 1990ean. Kolaboratzaile ohia da El País egunkariko Babelia kultur eranskinean, eta larunbatero erakusten du bertan bere lan literarioena, ilustratzaile gisa bere oraingo estiloa zehazteko balio izan diona. Lan honekin hiru Award of Excellence sari lortu ditu, Society for News Design elkarteak emanak. Nórdica-rako, besteren artean, Poems for the Skies, The Communist Manifesto eta A Study in Scarlet obrak ilustratu ditu.

Araña Araña