Donostia Kultura
Donostiako Udala

Errealitate birtual eta beldurraren erakustaldia

Campfire Creepers: Midnight March

2018.10.27

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak errealitate birtualeko pieza sail berri bat estreinatuko du aurten. Bertan, hamabi produkzio ikusi ahal izango ditugu, azken urteotan beldurraren eta fantasiaren generoan egin izan denaren erakusgarri.

Kobolden estreinaldiaz gozatu ahal izango dugu, Veneziako Zinemalditik igaro ondoren. Esperientzia interaktibo horri film labur bat gehitu zaio izen berarekin, eta hori ere ikusi ahal izango dugu, errealitate birtualeko bere alderdi horretan barneratzeko pistak ematen baititu.

Campfire Creepers dira Alexander Aja izen handikoak zuzendu dituen bi piezak, Robert Englundekin batera; generoko funtsezko aktoreetako bat bera. Estatu Batuetatik datozkigu ere bai Mule, aukeran diren bi amaierarekin; The Peeler, non psikopata batek ikuslea jazartzen duen esku-ohe bati lotuta; The Spacewalker, non aurreneko ibilaldi espaziala esperimentatuko baitugun astronauta sobietar baten eskutik, 1965ean; edo Dinner Party, historian izan den lehenbiziko abdukzio kasuaren benetako historia kontatzen diguna, Estatu Batuetan denuntziatua.

Gainera, Espainiako bi produkzio izango dira: Ceremony, Nacho Vigalondorena, eta Talismán, Carlos Therónena.

Eta programazioa osatzeko, An Obituary produkzio korearra eta Halcyon sail interaktiboa.

Komisarioa: Zacarías de Santiago Areizaga

Programazioa

An Obituary (2017). Jean Yoon. Hego Korea

Campfire Creepers: Skull of Sam (2018). Alexandre Aja. AEB

Campfire Creepers: Midnight March (2018). Alexandre Aja. AEB

Mule (2016). Director: Guy Shelmerdine. AEB

The Spacewalker (2018). Alexander Gorokhov. Errusia

The Peeler (2017). Harrison Norris. Australia

Kobold (2018). Max Sacker. Alemania

Talismán (2017). Carlos Therón. Espainia

Ceremony (2016). Nacho Vigalondo. Espainia

Dinner Party (2018). Ángel Manuel Soto Puerto Rico-AEB

Halcyon (2016). Benjamin Arfmann. AEB

Araña Araña